Goiz bateko jardunaldia antolatu du Karabeleko etxaldeak hilaren 13rako: Baratzeterapia. Baratzea, pertsonen garapenerako lanabes. Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoaren eta Kataluniatik etorritako Marc Olomi baratze-terapeuta eta ingurumen zientzietan adituaren eskutik, lurra lantzearen onurei buruz eta baratzeterapiaren gakoen inguruan ikasteko aukera izango da. Hilaren 9a baino lehen eman behar da izena: info@karabeleko.org. Programa osoa ikusteko: www.karabeleko.org.