Haurdunaldia biziko dutenei, azkeneko deia tailerrerako

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 2a, 01:00

Haurdunaldia beste modu ba­tera bizi eta partekatzen ika­si nahi dutenentzat, tailerra antolatu du Berdintasun Arloak Jabetza Eskolen ba­rruan. 
Otsailaren 7an, datorren asteazkenean, hasiko da, eta maiatzaren 23ra arte luzatuko da. Gaur izango da izena emateko azkeneko eguna, eta jakinarazi dute oraindik badaudela lekuak libre. Izena eman nahi duenak, Berdintasun Arloarekin jarri beharko da harremanetan: Plaza Femi­nis­­tan (Aristizabal, 7 Behea), berdintasuna@hernani.eus edo 943 337 017 telefonoan.

Josune Martiarenak eta Marijo Artolak eskainiko dute tailerra, otsailetik maiatzera arte.

Euskera ulertzea, oinarrizkoa
Bereziki dei egin diete gutxienez 12 asteko hardun dauden emakumeei, nahiz eta beren bikote eta laguntzaileei ere zuzenduta egon. Batzuetan biek hartuko dute parte, beste batzuetan batak edo besteak. 
Horiekin guztiekin, denera, hamahiru saio gauzatuko dira, asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. 
Euskeraz eskainiko dituzte saioak Josune Martirenak eta Marijo Artolak, beraz, derrigorrezkoa izango da euskera, behintzat, ulertzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!