Pare bat partidurekin hasiko dute asteburua gaur Hernaniko palistek, bai neskek eta bai mutilek.
Nesken artean, Hernani ordezkatzen jokatuko du Miren Goikoetxea urnietarrak, INNPALAk eta Bizkaiko Federazioak antolatutako txapelketako finalerdia. Miren Arrillaga zubietarrarekin arituko da, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Bizkaia Frontoian.
Asteartean hasiko da gaztetxoentzako pala ikastaroa, 16:45etatik 17:45era izango da, kiroldegiko frontoian.
Mutilak, Altzan
CD Hernaniko mutilek, aldiz, Altzan jokatuko dute Udaberri Txapelketako partidua. Real Sociedad taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 19:15etatik aurrera. Bigarren partidua izango da, beraz, pixka bat beranduxeago hasiko da.
Pala ikastaroa, asteartetik
Bide batez, Pala sailak gogorarazi du asteartean hasiko direla gaztetxoen pala ikastaroak. Astearte eta ostegunetan izango dira, 16:45etatik 17:45etara, kiroldegiko frontoian. Nahiz eta ikastaroa 9-12 urte bitartekoentzat izan, 8 urtekoak ere azaldu daitezke probatzera.