Supermerkatuetan, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 2a, 01:00

Asteburu honetan emango zaio bukaera Sahararen Aldeko Eus­kal Karabanaren janari-bilketari supermerkatuetako bilketarekin. Hainbat supermerkatuetan eman ahal izango dira: azukrea, lekaleak, pasta, arroza, konpresak, eta atuna eta sardinak oliotan. Boluntario gisa joan nahi duenak: gaur 16:30etan geratu dira Plaza Berrin, eta bihar, 10:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!