Otsailaren 25era atzeratuta, iñude eta artzaien konpartsa

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 2a, 01:00

Etzirako ere planak aldatu egin dira eguraldi-iragarpenak direla eta. Hortaz, iñude eta artzaien konpartsa ez da aterako, eta otsailaren 25era­ko atzeratu dute, eguraldi ona­ren esperoan.
Ohi bezala, ekitaldi nagusian Musika Bandarekin topo egitea, eta doinuren bat edo beste partekatzea zen asmoa. Ondoren, protagonismo osoa Musika Bandaren esku utziz. Baina, hau ere, ez da hala izango, eta Bandak izango du herria girotzeko erantzukizuna, bete-betean.

Musika Banda Milagrosan, inauterietako erritmoekin
Musika Bandako kideak izango dira aurten datorren asteko inauterien iragarle. Azken al­da­ketak medio, igande eguer­diko 13:00ean Milagro­san es­kai­niko dute inauterien au­rre­ko urteroko kontzertua. To­lo­sako inauterietako doinuak entzun eta beraiekin gozatzeko aukera izango da. Ur­te­ro bezala, Hernani eta Tolo­saren arteko lotura oholtzaratu nahi dute horrela.

Hurrengo zita gaur zortzi, berezia oso
Hurrengo asteko ostiralean, gaur zortzi, izango dute inauterietako hitzordua. Iluntzeko 20:00etan izango da, Biterin. Berezia izango dela iragarri dute. Batetik, joko dituzten obren artean, Bremengo musikariak ipuin musikatua izango delako. 
Eta bestetik, Ti­nolyn Mar­tin’s ospe haundiko abeslari es­tatubatuarra izan­go delako bertan, Hernann in’s Band mu­sik orkestak la­gunduta, Lehoi erregearen ber­tsio per­tso­nala eskaintzen. Euskal Herrian emango duen kon­tzertu bakarra izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!