Inauterietarako mozorro bila al zabiltza?

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 2a, 01:00

Inauterietarako ideiak bil­tzen ari direnei edo mozorro ori­ginal baten bila edo merke baten bila dabiltzatenei zu­zen­du zaie oraingo honetan Bigarren Eskuko Azoka. Ho­rientzako, hain zuzen, edizio bereziena antolatu dute, inau­terien gaiari zuzen zuzenean eskainiko zaiona. Goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da, Atsegindegin.

Funtzionamendua ere, berezia
Bertan, aukera ezin hobea izan­go dute bai inauterietako mozo­rro edo konplementuak saldu edo trukatu nahi dituztenek, bai­ta erosi nahi dituztenek ere. 
Horretarako, postua jartzeaz gain, gordailu-salmenta zerbi­tzua ere eskainiko dute.  Goizeko 09:00etatik 10:30etara utzi be­har­­ko dira bertan saldu nahi direnak, garbi eta egoera onean.  
Norberak jarriko du prezioa, eta antolatzaileak arduratuko dira bertara iristen dena sal­tzeaz. Azoka bukatzean, 13:30ak aldera, pasa beharko da dirua edo saldu ez dena jasotzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!