Buru gaixotasunak dituztenen lan aukeren inguruan hausnartu eta aukera errealak nola sortu eztabaidatzeko, jardunaldia antolatu zuen atzo AGIFES elkarteak, Galarretako Orona Ideo eraikinean. Beatriz Altolazabal Eusko Jaurlaritzako kontseilariak, eta Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak ireki zuten jardunaldia, eta GUREAK eta ASAFESen adibideak entzun ahal izan ziren, besteak beste.