Abenduaren hasieran martxan jarri ondoren, asteburu honetan emango zaio bukaera Sahararen Aldeko XIVgarren Euskal Karabanari azkeneko janari-bilketarekin. Aurrekoetan bezalaxe, herriko hainbat supermerkatutan izango da bilketa hau, bihar eta etzi.
Bi hilabete hauetan zehar egin den bezalaxe, arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan, eta konpresak jasoko dira. Asteburu hau pasata, Saharako kanpalekuetara bidaliko da hernaniarrek egindako aportazio osoa.
Egutegiak ere, salgai
Horretaz aparte, 2018ko egutegiak ere jarri dituzte salgai, helburu ekonomikoarekin. Sahara askatu lelopean, Plaza Feministan daude salgai, 7 euroan: Aristizabal 7ko lokalean; 943 33 68 02, edo berdintasuna@hernani.eus.