Normalean baino goizago, ate joka dabiltza dagoeneko Hernaniko inauteriak. Eta halaxe nabarituko da herrian barrena, ostiraletik.
Hitzaldia, gaur
Hala ere, dena ez da festa izango. Esate baterako, gaur otsaileko kultur agenda estreinatuko du hitzaldi batek; Magaleko emaginek Hernani bisitatuko dute beste urte batez, etxean erditzeari buruz hitz egiteko. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Biterin.
Kaldereroak eta iñude eta artzaiak, inauterien iragarle
Bihartik aurrera, aldiz, inauteriak iragartzen dituzten ekintzek izango dute protagonismo osoa. Egun horretan aterako dira Langile ikastolako kalderero txikienak herrian barrena; eta etzi, larunbatean, izango da Elur Txoriren konpartsaren txanda. Gaueko 21:00etan aterako dira Momo erregea eta bere koadrila, zartagiari gogor eraginez, inauteriak gertu daudela oihukatzera.
Igandean ere izango da herria girotuko duenik. Urumea ikastolaren iñude eta artzaien konpartsak irtenaldia egingo baitu, 25garren urtez. Goizeko 11:45etan abiatuko dira ikastolatik, eta eguerdi aldera, ekitaldi nagusia egingo dute Plazan.
Beraiekin batera izango da bertan Musika Banda, hori bukatzean, 13:00ak aldera, kontzertua eskaintzeko prest!
Azoka berezia, etzi
Karnabalen bueltan izango da, baita ere, larunbateko Bigarren Eskuko Azoka. Postuez gain, gordailu zerbitzua izango da, eta bertan utzi ahal izango dira saltzeko diren mozorro eta osagarriak, 09:30-10:30 bitarte.
OTSAILEKO KULTUR AGENDA
1 Hitzaldia: Etxean erditu eta jaio: beste aukera bat. Antolatzailea: Magale. Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.
3 Bigarren Eskuko Azoka.
3 Kaldereroen konpartsaren
irteera. Taldea: Elur Txori Elkartea. Gaueko 21:00etan hasita.
3 Euskara Ari Du 2018. Baietz Hernanik! ekimenaren hasiera-ekitaldia. Biteri Kultur Etxean, eguerdiko 13:00ean.
4-13 Inauteriak.
4 Iñude eta artzainak konpartsaren irteera. Taldea: Urumea Ikastola. Goizeko 11:45etatik aurrera.
4 Inauterietako kontzertua. Hernaniko Musika Banda. Udaletxeko arkupeetan, eguerdiko 13:00etan.
4 Santa Ageda abesbatzen irteera.
8 Irakurketa kluba (1. saioa). Norentzat: 3-5 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Gidaria: Maria Garcia Ladero. Udal Liburutegian, arratsaldeko 17:30etan. Plaza Mugatuak.
13 Ipuin kontaketa. Kontalaria: Pello Añorga. Biterin, bi saiotan; 17:30etan (3-4 urte), eta 18:00etan (5-7 urte).
15 Nahasteka Maurizia. Aukeran Dantza Konpainia. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 5etik aurrera (7,50 euro).
17 Haur Antzerkia: Izar. Taldea: Marie de Jongh. 7 urtetik gorakoentzat. Biterin, 12:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 7tik aurrera.
22 Zinea Euskaraz. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea. Sandiusterrin, 18:30etan.
23 Dokumentala: Baskavígin. Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 12tik aurrera (4 euro).
23 Saio Linbikoak: musika, literatura eta emozioak. Eneritz Furyac. 14 urtetik gorakoentzat. Udal liburutegian, 19:00etan hasita.
24 Topaketa: Hernani Tratu Onen Herria pintxo-tertulia. Antolatzailea: Arremanitz Kooperatiba eta Berdintasun Kontseilua.
24 XII. Sagar Lasterra. Herri-lasterketa.
28 Ipuin Kontaketa. Kontalaria: Dorleta Kortazar. Biterin, bi saiotan: 17:30 (3-4 urte); 18:00 (5-7 urte).
HERNANI’N MUSIKA
23 Morau + Mugaldekoak. Milagrosan, 22:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 13tik aurrera (7,50 euro).
LITERATUR SOLASALDIAK
13 Liburua: Babilonia. Juan Mari Irigoien. Udal liburutegian, 19:30etan. Euskeraz, Ane Mayozen eskutik.
14 Liburua: Liquidación final. Petros Markaris. Udal liburutegian, 19:30etan. Gaztelaniaz, Amaia Garciaren eskutik.
ERAKUSKETAK
2-14 Argazki erakusketa: Intsektu. Egilea: David Lopez.
16-28 Akuarela eta olio-pintura erakusketa. Egilea: Arantza Agirre. Biterin. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara astegunetan; 10:00etatik 13:00etara, larunbatetan.
GAZTELEKUA
4 Gazte Bizilagunen bisita.
6-7-8 Inauterietako mozorroa prestatu.
9 Inauterietako mozorro lehiaketa.
13 Inauterietako bazkaria.
14 Eskulanak (lientzoak).
18 Ikuslearen eguna, zinema.
24 Rubik kuboak.
28 Eskulanak (kutxak).