Igorren izango da Hernani eta Gernikaren arteko derbia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 1a, 01:00

Gernikaren Urbieta zelaian ezin izango dute jokatu hernaniarrek, egoera kaxkarrean baitago. Hori dela eta, Ger­nikak jakinarazi die, egoera okertu aurretik eta jokalarien segurtasuna bermatzeko, partidua Igo­rreko San Txisme zelaian izango dela. 
Eguna eta ordua, ordea, ez dira aldatu: etzi izango da, la­runbatean, 16:00etan.

Autobusa, Biteritik
Bere horretan geratuko da, bai­ta ere, Hernani Errugbi Tal­dearen plana. Autobusa antolatu dute, eta Gernikara abiatu beharrean, Igorrera joango da, Biteritik 14:00etan abiatuta. 
Azaldu dutenez, oraindik izena emateko aukera badago; Zintzarri tabernan egin behar da 10 euroren truke. Partiduko sarrera ez dago prezioaren barruan, eta beraz, norberak ordaindu beharko du. 
Herritarrak gonbidatu di­tuz­te bertaratzera, jokalariek zaleen indarra sentitu dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!