Goizuetarrak izan ziren protagonista nagusiak, etxeko torneoan, Umore Ona esku pilota txapelketan. Lau finaletatik hiru jokatu zituzten, eta horietako bi irabazi! Herrian geratu ziren, benjaminen eta jubenilen txapelak!
Txikienetan, Apezetxea eta Sagardui izan ziren txapela jantzi zutenak, Ilunpeko Artetxe eta Bidezabali irabazita (18-7). Eta gazteena, Aizkorbek eta Apezetxeak lortu zuten, Zabala eta Olideni irabazi ondoren (22-20).
Galdu egin zutenak, Legarreta eta Elizegi alebinak izan ziren. Otaegi eta Bidezabal nagusitu zitzaizkien (4-18). Infantiletan, azkenik, goizuetarrik ez zen aritu, eta Errekako Mikelarena eta Apezetxea nagusitu ziren (18-5).