Beste sei zita, NANa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Eskaera kopurua ikusita, NANa Mendialdean berritzeko beste sei aukera izanen dira dato­rren urtarrilaren 24an hasita.  Aurrekoan bezalaxe, Leitzan jarriko dute bulegoa, eta Nortasun Agiri Nazionala berritu nahi duenak, aurretik hartu beharko du hitzordua. Horretarako, 948 012 012 telefonora deitu beharko da. 

Hilean behin, ekainera arte
Urtarrilaren 24ean hasita, hilean behin izanen da hitzor­dua, ekainera arte: otsailaren 21ean, martxoaren 21ean, api­rila­ren 19an, maiatzaren 16an eta ekainaren 12an. Pasapor­tea, ordea, ezinen da egin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!