Astikoren kupeletik, 50 euro opari

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 31a, 01:00

Martxoaren 6ra arte, irekita dago epea, Astiko, Astigarra­ga­ko Merkatarien Elkarteak martxan jarri duen kan­pai­nan parte hartzeko. Ira­baz­le­ak, 50 euroko saria lortuko du. 

Kupelarekin, argazkiak
Herrian sagardotegi denbo­ral­­diak daukan garrantzia iku­sita, Astiko elkarteak ere bere kupela aurkeztu du, el­kartea osatzen duten ko­mer­tzioetan jarritako karteletan. 
Hain zuzen, kanpainan parte hartzeko, kartel ho­rie­kin eta dendaren izenarekin argazkia atera behar du nor­berak, eta Astikoren face­book orrialdean agertzen den loturaren bidez, igo. Era berean, facebook orrialdeari ere Atsegin dut eman. 
Mar­txoaren 6ra arte har­tu daiteke parte, eta boz­ka­tze­ko epea zabalduko da gero. Martxoaren 21ean jaki­na­­raziko da nok jasoko dituen Asti­ko­ko dendetan gasta­tze­ko 10 eu­roko bost bale. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!