Batzarra egingo du Hernaniko Gure Esku Dago ekimenak 2018ko urrats eta ekitaldi berriak iragarri eta batez ere, bi gai nagusien gainean hitz egiteko: herritarron ituna lortzeko plangintza eta ekaineko giza katea. 19:00etan izango da, Biterin. Gai garrantzitsuak direla nabarmendu dute, eta beraz, herritarrei parte-hartzeko deia helarazi diete.