Buru gaixotasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzea izango dute helburu gaur Galarretako Orona Ideo eraikinean, hainbat enpresa, erakunde eta elkartek.
AGIFES elkarteak antolatuta elkartuko dira euskal erakunde, enpresa eta elkarteetako ordezkariak, Buru Osasuna. Enplegarritasuna erronka nagusi jardunaldiaren baitan. Goizeko 09:30etatik eguerdiko 14:00etara luzatuko da.
Erakunde publikoek, irekiera
Hain zuzen, erakunde publikoetako ordezkariek irekiko dute jardunaldia, 10:00etan. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal izango da bertan, eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatu Maite Peña.
Ondoren, Ruth Encinasek, AGIFESeko gerenteak, datuak eskainiko ditu. ASAFES eta GUREAKen esperientziak ere entzun ahal izango dira, baita denen artean hausnartu ere.
EGITARAUA
09:30, Akreditazioak
10:00, Inaugurazioa eta aurkezpena.
10:15, Sarrera: buru gaixotasunari, enplegua eta laneratzeari buruzko datuak. Ruth Encinas.
10:25, ASAFESen Pila programa.
10:50, GUREAK: laneratze prozesu arrakastatsuaren adibidea.
12:00, Bideo-proiekzioa.
12:05, Dinamika: Networking saioa.
12:45, Ondorioak.
13:15, Luntxa.