ez da asteburu onena izan Hernaniko pelotarientzat, bereziki, txapelketa nabarmenetan.
Alde batetik, Laudioko Areta auzoko Herriaren Txapelketako finala galdu zuten Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi hernaniarrek, Labaka eta Telletxearen kontra (22-18).
Bestetik, Euskal Herriko Taldekako Txapelketako finalerdietan ere galdu egin zuten hernaniarrek, Irurtzunen kontra (2-1)
Partidu berdindua, Laudion
Nahiz eta galdu, oso partidu berdindua izan zuten Ojuel eta Gorrotxategik Laudion. Partidu ederra jokatu zuten lau pelotariek; atzean oso seguru eta indartsu egon ziren bi pelotariak, eta aurrean, ederki bukatu zituzten jokoak. Hemezortzina zijoazenean erabaki zen dena, Albisturgo Eneko Labaka hobeto ibili zen aurrean, eta Telletxearekin batera txapela janztea lortu zuen, 22-18 eginda.
Hernaniarren hamabigarren finala izan zen, denboraldi honetan.
Ondo hasita, taldekakoan
Ondo hasten dena ez da beti ondo bukatzen, eta hala gertatu zitzaien hernaniarrei Taldekakoaren finalerdian.
18-1 irabazten hasi zen Ioritz Arrieta lau t’erdikoan Ongayen aurka; 18-6 galdu zuen Markel Lizeagak Olanorekin aurrez aurre; eta azkenik, galdu egin zuten, baita ere, Eneko Aizpitarte eta Paul Ojuelek (22-15), aurrenekoak mina egin zuelako, bereziki.