Berdintasun sailak antolatzen dituen Jabetze Eskolen bigarren seihilekoa hasia dago dagoeneko. Eta horren barruan, Haurdunaldi Tailerra antolatu dute oraingoan, gaur zortzi, otsailaren 7an hasteko.
Izenematea, taldea osatu arte
Berdintasun Sailetik jakinarazi dute oraindik ez dela taldea osatu, eta beraz, herritarrak animatu dituzte izena ematera. Ostiralean izango da azkeneko eguna horretarako: berdintasuna@hernani.eus edo 943 337 017.
Hamahiru saio
Haurdunaldia: bizitzea eta partekatzea izenburupean, hamahiru saioko tailerra izango da, asteazkenetan, otsailaren 7tik maiatzaren 23ra arte luzatuko dena. Arratsaldez izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta parte hartzeko derrigorrezkoa izango da euskeraz jakitea.