Bigarren izan zen Anartz Artola CD Hernaniko korrikalari hernaniarra igandean, Hipodromoan jokatu zuten Donostiako Nazioarteko 63garren Krossean. Ondorioz, horri esker, Gipuzkoako I. Kross Ligako txapeldun bilakatu da, junior mailan.
Ordezkaritza zabala
Dena den, ez da CD Hernanik izan zuen ordezkari bakarra. Bertan izan ziren, besteak beste: Unai Iraola, Gorka Lopez de Arregi, Ainara de Miguel edo Jose Luis Del Sol.