Bihotzekoaren pareko berdinketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 31a, 01:00

Gozatu ederra hartu zuten zaleek larunbatean Zarku­men­de­gin. Bosgarren postuan da­go­en Orioko zuen aurkari Mun­darrok, eta ikaragarrizko par­ti­dua egin zuten bi taldeek, hi­ru­ko­arekin berdinduta bukatzeko.

10 minututan, dena
Aurreneko zatian erritmo oso bizian hasi ziren bi taldeak, eta Oriokok jokalari bat galdu zuen txartel gorri baten ondorioz. Horrek, ordea, irabazi beharra zegoela sentiarazi zion Mun­darrori, eta presioak ez zion mesederik egin. 0 eta 1 galtzen iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian ere, etxe­ko­ek ez zuten lortzen aurkariak lekuz kanpo uztea. Baina azken 10 minutuetan bihotzekoak ema­­teko moduko hainbat jo­kaldi izan ziren; etxekoek au­rre­tik jartzea lortu zuten bi go­le­kin, baina Oriokok, beste jo­ka­lari bat galduta ere, ber­din­du egin zuen. Eta behin den­bo­ra bukatuta ere, etxekoek be­rri­ro aurreratzea lortu, eta Orio­kok berdinketa lortu zuen.

Hurrena, Deusto Donostia
Lan hori eginda, au­rreneko sail­katua, Deus­to Donostia izan­go dute aurkari hurrena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!