Musean bukatuta, palan aritzeko zita

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 31a, 01:00

Larunbatean, giro ederrean jokatu zen Zipotza elkartean mus txapelketa, Gazte Asanbladak antolatuta.
Giro onean, baina lehian serio aritu ziren bikote guztiak, eta azkenean, Juanjok eta Ixidrok irabazi zuten ondo merezitako txapela.

Pala txapelketarako, azken egunak
Musa bukatuta, pala txa­pel­ke­ta mistoa antolatu du hurrena Gazte Asanbladak. Otsailaren 17an jokatuko da, 16:00etan, eta izenematea igande honetan bukatuko da, Zipotzan, 10 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!