Balkoi lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 1a, 01:00

Beste behin, Balkoi Lehiaketa antolatu du Berriak Elkarteak, 2018ko balkoi hoberena aukeratzeko. Hurrengo asteko inauteriei begira herriari, eta batez ere Kaxkoari, kolorea eta bizitasuna ematea izango da helburu nagusia. Horretarako, azaldu dute denak balio duela: globoak jartzea, telak, banderak, girnaldak... Otsailaren 15ean jakinaraziko dute irabazlearen izena, 100 euroko erosketa balea eskuratuko duena, Berriakeko dendetan erabiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!