Buruntzaldeako Udaletako Euskara Sailek, autoeskolekin elkarlanean, urtero martxan jartzen duten kanpaina da, Gidabaimena Euskaraz.
Aurten, 103 lagun izan dira gidabaimena lortzeko azterteka teorikoa euskeraz egitea aukeratu dutenak, eta hori saritzeko, bederatzi sari zozketatu dira, gehienez ere 400 eurokoak, azterketa teorikoak eragindako gastuei aurre egiten laguntzeko.
Ostiralean egin zen zozketa Usurbilgo Potxoenea kultura gunean eta sari horietako bat, Astigarragako Lierni Roteta Artozamunoak lortu du.
Berriro ere gora, euskeraz egiten dutenen kopurua
Kanpaina 2010ean jarri zen martxan aurrenekoz, eta 2014a izan zen, gidabaimena euskeraz egitea aukeratu zuten ikasle gehien izan zen urtea: 140.
Ordutik behera egin du kopuruak, eta iaz, 96 izan ziren. Aurten, ordea, gora egin du berriro, eta 103 lagun izan dira azterketa teorikoa euskeraz egin dutenak. Guztira, zortzi urte hauetan 794 lagunek egin dute azterketa euskeraz, eta hori «poztekoa» dela azaldu zuten arduradunek.