Talleres Mitxelena, Fagorren 2017ko Hornitzailerik Onena

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 30a, 01:00

Hernaniko Talleres Mitxelena izan da Fagor Arrasateren Hornitzeilerik Onena 2017garren urtean, eta saria jaso zuen bertako lan taldeak joan den ostiralean Arrasaten egin zuten ekitaldian. Bertan azaldu zutenez, hala erabaki dute «hornitzaileen ebaluazioan oinarrituta». Eta hori ebaluatzeko, «kalitateko eta entrega-epeen estandarren betetze-mailak neurtu dira». Horregatik guztiagatik, «Talleres Mitxelenari guri eskerrik beroena eman nahi diogu urte osoan zehar erakutsi digun profesionaltasunagatik», adierazi du Fagorrek. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!