Urteroko zita jarri dute Gibelalde Auzo Elkarteko kideek. Bazkideen Batzar Orokorra egingo dute gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Larramendi kaleko lokalean.
Ohi bezala, auzoaren eta elkartearen inguruko gaiak landuko dituzte, horregatik, auzoko bazkideei deia luzatu diete, bertaratzeko.
Bazkide egin edo bazkidetza berresteko bi zita jarriko dituzte, hilaren 6an eta 13an, arratsaldez.
Bazkidetza berresteko, zita
Horrez gain, otsailan zehar beste bi hitzordu ere jarri dituzte, horiek, bazkide berria egin edo oraingoa berresteko. Hilaren 6 eta 13an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik iluntzeko 20:00etara, lokalean (Larramendi kalea, 11).