Otsaila hastear da, eta horrekin batera, beste hamar ikastaro eskainiko ditu Hernaniko KZguneak etzitik hasita.
Bi aukera izango dira: aurrez aurre egitea edo Internet bidez, urruneko formazioaren bitartez egitea.
Hamar ikastaro, modu presentzialean
Horrela beraz, hamar ikastaro izango dira aukeran, modu presentzialean; horietako hiru euskeraz, eta zazpi, gaztelaniaz.
Urruneko formazioaren bidez, aldiz, bederatzi ikastaro eskainiko dituzte Internet bidez. Horiek guztiak gaztelaniaz izango dira.
Horietan guztietan izena emateko: Biteriko KZgunea, tutor.hernani@kzgunea.net edo www.kzgunea.eus.
OTSAILEKO IKASTAROAK: PRESENTZIALAK
GOOGLE APPS
- Otsailak 6-15, Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara,
gaztelaniaz.
- Otsailak 19-28, Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz.
IRUDIA
- Otsailak 26-martxoak 27, Argazki ukitua GIMP erabiliz. 40 ordu, gaztelaniaz.
OINARRIZKO INTERNET
- Otsailak 1-14, Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, euskeraz.
SARE SOZIALAK 2.0
- Otsailak 19-28, Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez. Goizeko 11:00etatik 13:00era, euskeraz.
SMARTPHONEAK ETA TABLETAK
-Otsailak 1-9, Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen hasi. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz.
- Otsailak 12-16, Google Aplikazioak zure gailuetarako. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, euskeraz.
- Otsailak 19-20, Bat bateko mezularitza zure Smartphone bidez. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz.
- Otsailak 21, Pocket. Internetetik interesatzen zaizun guztia gorde eta beranduago irakurri. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz.
- Otsailak 22, Musika aplikazioak zure gailuetarako. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz.
E-ADMINISTRAZIOA
- Otsailak 26-27, Online izapideak Osakidetzarekin. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz.