Batzar irekia, ‘Urrats Berriak’ emateko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 1a, 01:00

Urrats Berriak emango ditu­ela iragarri du Euskal Herri osoan zehar Gure Esku Dagok, eta ekintzez betetako egutegia aurkeztu du 2018ra­ko. Zentzu horretan, herri mailan eman nahi du plangintza horren berri orain, eta horretarako, batzar irekia antolatu du gaurko. Arratsaldeko 19:00e­tan izango da hori, Biteri kultur etxean. 

Bi gai nagusi
Nahiz eta hainbat gai landuko dituzten, bereziki horietako bi nabarmendu nahi izan dituzte: Herritarron Ituna lortzeko plangintza, eta ekainaren 10erako zehaztu den Giza Katea. 
Gai garrantzitsuak direla nabarmendu dute, eta horregatik, dei egin diete herritarrei, bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!