Ipuinekin gozatzeko beste zita bat izango dute gaur gaztetxoek, Dorleta Kortazar ipuin kontalariari esker. Bi saio egingo ditu: aurrenekoa, 3-4 urte bitartekoentzat, 17:30etan; eta bigarrena, 18:00etan, 5 eta 7 urte bitarteko gaztetxoentzat. Biak Biterin izango dira.