Larunbatean izango da Kaldereroen konpartsa, eta hori prestatzeko, entsaioak egingo dituzte gaurtik hasi eta ostegunera bitarte. Arratsaldeko 20:00etan izango da, Elur Txori elkartean. Horrez gain, jakinarazi dute konpartsa atera baino lehen, afaria egingo dutela, eta dagoeneko izena eman daitekeela elkartean.