ASteburu oparoa izan dute Hernaniko mutilen bi talde nagusiek. Ohorezko Erregional mailako taldeak 0-2 irabazi zuen Hondartzan, Hondarribiaren aurka. Emaitza honekin hirugarren kokatu da sailkapenean Tolosarekin berdinduta.
Bergara, bigarrena, bi puntura dute eta Ordizia, liderra, sei puntura. Goierritarrak gainera partidu bat gutxiagorekin daude. Beraz, oraingoz, zaila da lehen postu horretara iristea.
Garaipen benetan garrantzitsua jubenilek erdietsi zuten larunbatean, Iruñeako Jan Juanen kontra. 2-0 gailendu ziren eta oraindik ere Espainian dagoen jubenilen mailarik altuena mantentzeko itsaropenak eta aukerak dituzte. Azken seis taldeak bost punturen barruan dira, bederatzi jardunaldi faltan.
Neskek berdinketa, Elorrion
Baliotsua izan zen ere neskek lortu zuten berdinketa. Elorrion 2-2 amaitu zuten sailkapenaren erdian kokatuta dagoen taldearen kontra. Hamasei taldetatik hamabigarren daude sailkapenean.