Turismoa nola landu zehazteko asmoz, eta turismoko plan estrategikoa osatzeko helburuarekin, Hernaniko Udalak martxan jarri duen hausnarketa prozesuak jarraitzen du aste honetan.
Hirugarren bilera gaur, 18:00etan, egingo da Biteri kultur etxean sektore publikoarekin. Lehendabiziko bilera hauetan prozesuaren aurreneko pausoa, diagnostikoa egiteko, erabiltzen dira.
Lehen bi bilerak aurreko astean, asteartean egin ziren, turismoaren sektorekoak diren edota lotura izan dezaketen enpresa pribatuekin eta herritarrekin.
Enpresa pribatuekin eta sektoreko eragileekin egin zenak eragile asko bildu zituen.
Hirugarrengo bat ere egitekoa zen, Hernaniko sagardogile eta sagardoaren elkarteekin, baina hau, otsailaren 5era, datorren astelehenera atzeratu zen.