Leihoak berritzeko diru laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 28a, 01:00

HERNANIKO Hirigune His­to­rikoko etxebizitzen isolamendu akustikoa hobetu eta energia kontsumoa murrizteko helburuarekin, Udalak, Kax­koko leihoak berritzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki du.  Diruz lagunduko dira  etxe­­bizi­tzetan kanpoaldeko arotzia kristalduna (leihoak eta ate-leihoak) berritzea, betiere 2016, 2017 eta 2018 urteetan burutu badira, eta udalaren lizentziabaldin badute.

Inbertsioaren %25 ­lagunduko da eta ­­gehienez ­­1.000 euro
Egindako inbertsioaren %25 lagunduko da gehienez eta onuradun eta etxebizitza bakoitzeko gehienezko 1.000 euroko diru-laguntza emango du Udalak. Leihoen kostuez gain, instalazio lanaren kostuak ere sar daitezke.
9.000 euroko partida dago horretarako gordeta. 2018ko abenduaren 31 arte eska daiteke edo aurrekontua amaitzen denean.
Nolanahi ere, bizilagunen dirulaguntza eskaera haundia egongo balitz, Hernaniko Uda­lak aurrekontua handitu de­za­ke, baldin­tzak betetzen di­tuzten eskaera guztiak onartu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!