Ruiz de Eginoren ‘Biaulki’ eta ‘Betitxu’, bi parketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Aitor Ruiz de Eginok bere sorkuntza lanekin jarraitzen du. Kale Arte Sorkuntzan saritua izan zen eta. Metal eremutik erakusketa antolatu zuen Urumea ikastolako eraikuntza zaharrean eta lehengo astean bi aulki-eskultura ipini ditu Hernaniko bi parketan. Biaulki burnizko aulki-eskultura Atarrabiyo parkean ipini da eta Betitxu burnizko aulki-eskultura ere Ave Marian parkean jarri da. Biak, Hernaniko Leorpe tallerrean eraiki ditu eta margo bereziak Cover System lantokian ezarri zaizkio. Beraz 100% Hernanin eginak dira. «Nere estiloko abere aulkiak dira, gorriz margotuak. Ideia bertan exeri ahal izatea da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!