Ekain Lizeagak ezin, Gipuzkoako finalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Ezin izan zuen torneo bi­kaina borobildu, Ekain Lizeagak, Trin­keteko Gipuzkoako Txapelke­tan. Igandean jokatu zuen, Iru­ran, kadete mailako finala; baina galdu egin zuen, Oiarpe­ko Zalakainen kon­tra (17-30). Berdinduta joan ziren partidu erdira arte, baina Zalakainen esperientzia nabaritu zen gero, aurten egin baitu debuta Lizea­gak, trinketean.

Binakako txapelketa, martxan
Aste honetan, berriz, Gipuz­ko­a­ko bi­na­kako txapelketa abiatu dute, trinketean. Lize­­aga bera Aimar Mu­jikarekin ariko da ka­deteetan, baina atseden har­tuko dute aurreneko jardunaldian. Oiarpeko eta Hernaniko bina talde dauzkate kontrario, maila horretan. 
Nagu­si­etan, berriz, 1go mai­lan ariko da Oier Gurutzealde, Lopez hernaniarrarekin eta Arruti billabonarrarekin, Behar Zanaren izenean. Eta dagoeneko jokatu zuten aurrenekoa, ostegunean: 40-29 irabazi zieten Gurutzealdek eta Lopezek, Lizaso eta Esnaolari.
Eta bigarren mailan, Egoitz eta Josu Altuna bixkiak izango ditu ordezkari Mundarrok. Gaur ekingo diote, 15:00etan Iruran, Epleren kontra. Bi multzo izan­go dira, sei taldekoak; astigartarrekin, Eple, Her­na­ni, Azkoi­tia, Oiarpe eta Intza ariko dira.

Iparraldean ere bai, Gurutzealde
Gainera, Gipuzkoan bakarrik ez, Iparraldeko txapelketan ere ari da Gurutzealde, trinketean. Aurreneko urtea duenez, hirugarren mailan ekin dio, eta ba­dauka esperantza, bigarrenera igotzeko. Sei pelotari daude, eta bost partiduko ligaxka jokatzen ari dira. Momentuz, jokatutako partidua irabazi du (40-16), eta gaur dauka bigarrena, 17:30etan Hen­daian, Sarako Bernard Gui­llaumen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!