Arerio zuzenaren kontra gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Puntu bakarra ateratzen dio Hernanik, gaurko arerioari. Etxean jokatuko dute hernaniarrek, 16:45etan, Ganbararen kontra. Denboraldiko aurreneko buelta bukatuta, nahiko eroso daude, sailkapeneko erdialdean, zazpigarren postuan. Hala ere, Gabonetako oporren aurreko azken partidua, eta ondorengo biak galdu egin ditu, eta aukera paregabea dauka gaur, bide berri bati ekiteko. Hala ere, Ganbarak ez dizkio erraz jarriko gauzak; aurreneko bueltako partiduan haiek izan ziren garaile.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!