EH Bilduk batzar irekia, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Batzar irekia deitu du Astiga­rragako EH Bilduk, astearterako. Ikatza tabernaren gainean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta interesa daukaten herritar guztiei lu­zatu diete gonbitea.

Hezkuntza, hondakinak eta mugikortasuna, aztergai
Aurreratu dutenez, batzarrean landuko dituzten gai nagusi­ak, izango dira hezkuntza, hondakinak, eta garraioa eta mugikortasuna. Hala ere, ja­kinarazi dute, «herritarren galdera eta kezkei erantzuteko saioa» izango dela.
«Herritarrekin konpartitu nahi dugu 2017ak emandakoa, eta herriak au­rre­an dituen erronka esanguratsuen inguruan, beraiek daukaten iritzia eta balorazioak jaso nahi di­tugu», azaldu du EH Bilduk. «Hezkuntzari dagokionez, ko­rapilo ugari daude oraindik askatzeke: eskolaren haundipena, haurreskola berriaren kokapena, DBH... Hondakinen inguruan, aldiz, sistema alda­tu zenetik sei hilabete pasa direnean, herritarrekin balorazio partekatua osatu nahi dugu. Eta azkenik, garraioan eta mugikortasunean dauden mehatxuak izango dira hizpide: autobus zerbitzuetan murrizketak, garraio hiria, Petritegi inguruko errepide berria...», aurreratu dute.
Baina horretaz gain, beste edozein gai jorratzeko tartea ere izango da: «guztion artean Astigarraga hobeago bat eraikitzea posible da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!