‘Handia’ filmak, bi Feroz Sari

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Sariak pilatzen jarraitzen du Handia filmak, eta oraingoan, Feroz Sarietan jaso du errekonozimendua; Espainiako Zine Informatzaileen Elkartea­ren sarietan.
Lau izendapen jaso zituen Jon Garaño astigartarrak eta Aitor Arregik zuzendutako peli­kulak, eta horietatik bitan esku­ratu du saria: musika onena eta kartel onena. Iñaki Villuendasena da kartela, eta Pascal Gaignerena musika. Beste bi izendapenak, dramako film onenaren atalean eta trailer onenarenean jaso zituen Handiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!