Beste 15 egun naturaleko epea zabaldu du Astigarragako Udalak, Memoria historikoaren ikerketa eta berreskuratze bekaren deialdira lanak aurkezteko. Izan ere, Donostiako Epaitegiak baliogabetu egin du, lanak euskeraz aurkeztu behar zirela zioen oinarria; eta hori aldatuta, berriro argitaratu du deialdia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, aurkezteko epea ere berriro zabalduz.
6.000 euroko beka da, eta azaroaren 30era artekoa izango da bekaren iraupena. Eskaerak eta gainerako agiriak, udaletxeko Erregistroan aurkeztu behar dira. Buruntzaldea eta Donostialdeako 18 urtetik gorakoek daukate aukera, beka jasotzeko, baina landu beharko dira gerrak eta ondorengo diktadurak Astigarragan izan zuten eragina eta ondorioak, egia, justizia eta erreparazioa ardatz hartuta.