Hildako lagunaren gorpua hozkailuan sartu, eta Euskal Herrira ekarriko dute, zin egin baitzioten jaioterrian lurperatuko zutela. Nongoa zen, ordea, ez zioten galdetu. Punkak izan ziren Hozkailua antzezlaneko protagonistak, lagun minak, baina gerora bere bidea egin zuen bakoitzak; eta Jimmyren heriotzak elkartu ditu berriro.
Umore beltzeko antzezlana da, gaur kultur etxean eskainiko dutena, Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreek, ArteDrama konpainiaren eskutik; Unai Iturriagarena da testua. Iluntzeko 20:00etan izango da.
Sarrerak, kultur etxean
Sarrerak, kultur etxean bertan jarriko dituzte salgai, ordubete lehenago: helduek 6 euro, eta adin txikikoek 3 euro.