Mus txapelketa bihar, Zipotza elkartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Bi zita jarri ditu, datozen asteotarako, Astigarragako Gazte Asanbladak. Bihar bertan izan­­go da aurrenekoa, mus txapelketa. Zipotza elkartean jokatuko dute, arratsaldeko 16:30etan hasita. Parte hartzeko, aurrez eman behar zen izena, eta atzo zen azkeneko eguna. Hala ere, apuntatu direnek, bihar bertan ordaindu beharko dute; bikoteko, 10 euro.

Pala Txapelketa Mixtoan apuntatzeko, astebete
Bigarren zita, otsailaren 17an izango da. Pala Txapelketa Mixtoa antolatu dute berriro, Txomiñene frontoian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Baina apuntatzeko, datorren igandera arte dago epea, otsailaren 4ra arte. Zipotzan eman behar da izena, eta mo­mentuan ordaindu beharko da. Bikote bakoitzeko, 5 euro izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!