Aurten ere, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketetako bat jokatuko dute Goizuetan. Hain justu, gaur zortzi izanen da, otsailaren 3an, eta Umore Ona elkartean elkartuko dira muszale goizuetarrak, arratsaldeko 16:30etan hasi eta ilundu arte.