Intxaur hauskailuaren ipuin musikatua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Kontzertu didaktikoa eskainiko dute gaur arratsaldean, Norberto Almandoz musika eskolan: Intxaur hauskailuaren ipuina, musikarekin lagun­du­ta kontatuko dute Sugar boskoteak eta Esther Iñiguez mu­sika eskolako irakasleak.
Arratsaldeko 17:00etan izan­go da hori, musika eskolako areto nagusian. Sarrera doan izango da.
Emanaldian, egurrezko bost haize-instrumenturekin ariko da boskotea; eta istorioa ja­rrai­tzearekin batera, bost instrumentuak ere ezagutuko dituzte haurrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!