Maialen Lujanbio, Renoko unibertsitatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 26a, 01:00

MAIALEN Lujanbio Estatu Ba­tu­etan dabil egunotan. Re­no­ko Unibertsitatean (Nevada) ber­tso saioa egin dute, aste ho­netan, Maia­lenek eta Miren Artetxek, Euskal Ikasketen zentroak dio­enez. «Euskal poe­­mak sor­tu dituzte, abestu eta inter­pretatuz. Euskal poeta gisa itzuli dute bertsolari hi­tza. Aukera paregabea da ber­tso­­la­ritzaren artea bertatik bertara eza­gu­tzeko», diote oharrean.
Lujanbio eta Artetxe ez dira horretara bakarrik joan Ame­ri­ketako Estatu Batuetara. Cowboy Poetry Gathering jar­du­naldietan parte hartzekoak dira astelehenetik otsailaren 3ra, eta jardunaldi horietan haiekin batera izango dira Oihana Iguaran bertsolaria eta Jone Miren Hernandez iker­laria ere. Renoko Euskal Iker­guneak eta Mintzola Ahoz­ko Lantegiak antolatu dute egi­tasmoa.

Topaketak Elkon, Nevadan, egingo dira
Topaketak egingo dira Elkon, Nevadan, The Western Folklife Centerren eskutik. To­paketa horren baitan an­tolatu ditu Renoko Euskal Iker­gu­neak (Center for Basque Studies) Bertsolaritza eta ema­kumea, marjinazioa eta ahal­duntzea izeneko jardu­naldiak. 
Euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin lotura du­ten beste zenbait ekintza ere egingo dira: besteak beste, Ber­tsolari ikus-entzunezkoa eskainiko da.
Jardunaldiak aurrera era­ma­teko ideia 2016ko uztai­lean sortu zen, Mintzolak anto­latutako Europa bat-batean kulturen arteko topaketan. «Aurrerantzean auzolanean segitzeko asmoa dugu Renoko Euskal Ikerguneak eta Min­tzolak, nola kantu inprobisa­tuaren Kulturartea Maparen egitasmoan hala kantu inpro­bi­satuari buruzko jardu­naldi edota argitalpenen susta­pe­nean».
Reno eta Elko Nevadako es­ta­tuan dauden bi hiri dira. Biak ere Nevadako iparral­de­an eta batetik bestera 467 kilometro daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!