Zomorroak gaur zortzi, puxka biltzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

urtero bezala, ohi baino lehenago izanen dira aur­­ten ere, Aranoko karnabalak. Otsailaren 3an os­patuko dituzte, gaur zor­tzi; orduan aterako di­ra puxka biltzera, herriko zomorroak. 

Goizean goizetik, martxan
Goizetik hasi eta iluntzera arte luzatuko da festa gi­roa Aranon. 08:30etan ja­rri dute zita Suron, eta bertatik abiatuko dira zomorroak puxka biltzera, Izer eta Alabierrekin batera. 
Ondoren, 15:00ak al­de­ra, joanen dira bazkal­tzera aurretik izena eman duten zomorroak. Horre­tarako, otsailaren 1era ar­te, datorren ostegunera ar­te izanen da aukera, Kon­tsejun bertan.
Arratsaldeko 18:00e­tan jarraituko du festak, za­hagi dantzarekin. 

Itsasoa, gai komuna
Iluntzean izanen da gaztetxoenen txanda, baita mozorroena ere. Itsasoa gai komuntzat hartuta, desfilea eginen dute 20:30etan. Eta bukatzeko, herri afaria izanen da 21:30etan, Andoni fenomenuak girotuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!