Gutxinaka gerturatzen ari da otsaila, eta horrekin batera iritsiko dira ohiko jarduerak. Horietako bat da Santa Ageda bezperako kale buelta. Urtero bezala, ereñotzuarrek egingo dute berea, eta saio borobila izateko, entseguetan ari dira azkeneko asteotan. Azkena atzo egitekoak ziren, baina azken momentuko aldaketa bat medio, ostiralean izango da, Ur Mia elkartean.
Etxez etxe, arratsaldez
Ur Mia elkarteak antolatuta, ereñotzuarrei dei egin diete Santa eskean abiatzeko. Horretarako, bihar zortzi jarri dute zita, bezperan, arratsaldeko 15:30etan, Ur Mia elkartean bertan. Handik, etxez etxe abiatuko dira.