‘Handia’ saritzen duten ala ez, zuzenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 31a, 01:00

Donostiako Trueba zinemetan Goya sarien banaketa ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da larunbatean, 21:00etatik aurrera. Orduan jakingo da Jon Garaño astigartarrak eta Aitor Arregik zuzendutako Handia filmak jasotako 13 izendapenetatik zenbat lortzen dituen. Zuzeneko horrez gain, pelikulako lan-taldearekin ere zuzeneko ko­nexioa egingo da Madrilera, eta zozketak eta photocalla ere izango dira. Sarrerak bi eurotan daude salgai, sadecine.com webgunean. Sari gehiago jaso ditu pelikulak; azkenekoak, astelehen gauean. Musika onenaren (Pascal Gaigne) eta gizonezko aktore berri onenaren (Eneko Sagardoy) sariak eman dizkio, Zinema Idazleen Espainiako Zirkuluak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!