Urtarrileko agendari bukaera emango dion azken ekintza besterik ez da geratzen; bihar izango da, hilaren 27an, eta mahai jolasak eta merienda izango dituzte, arratsalde pasa egiteko. Bestetik otsailaren 23an Glaukoma eta Little Martin Selektah taldeen kontzertua izango da Kontrakantxan, 22:30etan. Sarrerak Zintzarri, Goizargi eta Garin tabernetan edo www.musikaze.net/bidean.