Gaur futbolin txapelketa, lokalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 26a, 01:00

Asteburu honetarako hainbat ekintza antolatu ditu Gaztelekuak. Gaur futbolin txapelketa izango da, 17:00-19:00, Gaztelekuan bertan. Bihar, Etxeberri auzoan dagoen Hatzi-Klimbers eskalada elkarteko rokodromoan eskalatzeko aukera izango da; 17:15etan abiatuko dira, Gaztelekutik. Bestalde, igandean, Astigarragako Gaztele­ku­koen bisita jasoko dute, elkar ezagutu eta harremanak sortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!