Ainara Ortega, Miramongo Matinéen

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 26a, 01:00

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo larunbatetako Matinée kontzertuan kantuan ariko da Ainara Ortega abeslari hernaniarra. Hain zuzen, bihar, larunbata, kantatuko du, 11:00etan hasita, Iñaki Salvador piano-jole ezagunarekin batean. Ortegak eszenatokian pasa dituen ia bi hamarkaden atzerabegirakoa egingo dute. Sarrerak salgai daude EOSen webgunean, 7 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!