Erraustegiaren aurkako Mugimenduak bihar egingo ditu mendi-martxa bat Buruntza aldean eta ekitaldi bat Lasarte-Oriako Okendo plazan, biak ala biak Zubietako erraustegiari zerbitzua emateko eraiki nahi duten goi-tentsioko linearen aurka.
Hori dela eta, bihar, 11:30etan, Hernani, Urnieta, Andoain eta Lasarte-Oriatik abiatutako zutabeek bat egingo dute Azkorten, Buruntzapean. Hernanikoak, 10:30etan irtengo dira Gudarien Plazatik. Azkorten linearen ezaugarriei buruzko informazioa jaso ondoren, Lasartera jaitsiko dira, eta 13:00ean, Okendo plazan, ekitaldi bat egingo da. Erraustegiari ezetz esateko aukera berria izango da, baita azkenaldian erraustegiaren inguruan zabaldu diren hainbat albiste aipatzeko aukera ere.