Idazketa sortzaile tailerra bihar hasiko da, aurreneko saioarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 26a, 01:00

Liburutegiak antolatuta, idaz­­keta sortzaile tailerra eman­­­go da lau larunbatetan, bihartik otsailaren 24ra bitartean, Bite­rin. Izenematea irekita egon­go da gaur arte, edo le­kua bukatu arte; 15 lagunek eman ahal izango baitute izena, gehienez. Oraindik le­kua dago. Euskeraz idaztea gustuko duten 16 urtetik gorakoentzat zuzendutako saio­ak izango dira.

Yolanda Arrietak emango ditu saioak
Ikastaroa Yolanda Arrieta idazle eta literatura zaleak emango du, 10:30etatik 12:30­etarako bi orduko lau saiotan: gaur, eta otsailaren 3, 17 eta 24an (10ean ez da saiorik izango, Inauteriak direla-eta).
Saio hauetako helburua, bereziki, idazketaren alde sor­tzailea lantzea izango da. Ba­tetik, alde sortzaile hori lan­tzeko baliabideak eraku­tsiko dira era praktiko batean. 
Era berean, idazteak sor­tzen duen izuari aurre egiteko joko dinamikoak landuko dira, sormen prozesuan sor­tzen den blokeoari aurre egiteko bideak ikasiko dira, eta euskeraz idazteari gustua hartzeko bideak jorratuko dira bakarkako nahiz taldeko dina­mikak uztartuz.

Zazpi gai
Tailerrean landuko diren gaiak, berriz, zazpi izango dira: idatziz sortzeko bost gil­tzak; pertsonaiak eta narra­tzaileak; espazioa, denbora; gaiak eta abiapuntuak; egiturak; eta oroimena eta emozioa zentzuen bidetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!